9 Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren,bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe,ongi merezia baitzuten halako zigorra;
10 zure seme-alabak, ordea,suge pozoitsuen hortzek ere ezin izan zituzten hil,zeure errukiaz lagundu eta sendatu baitzenituen;
11 hozkada haiek, berehalaxe osaturik,zure aginduak gogorarazten zizkieten,ez zitzaten zeharo ahantz eta zure mesederik gabe gelditu;
12 ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu,baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz, Jauna.
13 Zuk, biziaren eta heriotzaren gain aginpidea duzunez,Hildakoen Egoitzara jaitsarazten duzu,baita irtenarazten ere handik;
14 gizakiak, berriz, bere gaiztakeriaz hil badezake ere,ezin du itzularazi joan den arnasa,ezta askatu ere Hildakoen Egoitzan preso dagoen arima.
15 Ezinezkoa da zure ahalmenari ihes egitea.