1 Handiak eta azalgaitzak dira zure erabakiak;horregatik desbideratu izan dira hezigabeak.
2 Gaizkileek nazio santua menderatua zutela uste zuten,baina ilunpeetan preso eta gau luzean harrapaturik zeuden,beren etxeetan sartuta, zure betiko probidentziatik urrun.
3 Oharkabean gelditzea espero zuten,beren ezkutuko bekatuakahanzturaren estalki sendoaren azpian gordeta;baina sakabanatuak izan ziren, izu beldurgarriak jota,ikuskari ikaragarriek asaldaturik,
4 gordeleku zuten zokoak ere ez baitzituen ikaratik babesten;zarata-hots zirraragarriek durundi egiten zuten inguruaneta itxura iluneko mamu beldurgarriak agertzen.