4 gordeleku zuten zokoak ere ez baitzituen ikaratik babesten;zarata-hots zirraragarriek durundi egiten zuten inguruaneta itxura iluneko mamu beldurgarriak agertzen.
5 Surik biziena ere ez zen haiek argitzeko gauzaeta izarren argitasun distiratsuak ereez zuen lortzen gau beltz hura argitzea.
6 Sugarraldi bat bakarrik agertzen zitzaien,bere kasa piztua, izua zabalduz,eta, hura begi aurretik desagertzean, beldurraren beldurrez,are lazgarriagoa iruditzen zitzaien ikusten zutena.
7 Aztikeriaren trikimailuek ere porrot egin zuten,eta lotsagarriro gezurtatua gelditu zen haren jakintza-ospea.
8 Barne-gaixorik zeudenen beldurra eta larriak uxatzensaiatzen zirenak berakjartzen ziren gaixo, kezka barregarrien menpe.
9 Larritzeko eta beldurtzeko inolako motiborik gabe ere,piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik,
10 izuaren izuz lur jota gelditzen ziren,eta ezinbesteko aireari begiratzen ere ez ziren ausartzen.