9 Larritzeko eta beldurtzeko inolako motiborik gabe ere,piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik,
10 izuaren izuz lur jota gelditzen ziren,eta ezinbesteko aireari begiratzen ere ez ziren ausartzen.
11 Izan ere, gaiztakeriak berak erakusten du koldarra dela,eta bere burua kondenatzen du;kontzientziak estutzen duenean,okerrena bururatzen zaio beti,
12 beldurra ez baita beste ezerarrazoiaren laguntzak ukatzea baino;
13 zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.
14 Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;
15 batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.