1 Zure santuek, ordea, oso argitasun handia zuten.Baina egiptoarrek ez zituzten ikusten,entzuten zieten arren,eta zorionak ematen zizkieten ez zutelako beraiek bezala sufritu;
2 eskerrak eman zizkieten,hartutako tratu txarraz ez mendekatzeagatik,eta barkamena eskatzen aurka izandako jarreragatik.
3 Ilunpeen ordez, su-adarra eman zenien zutarrei,bidaia ezezagunean gidari izateko,ibilbide ospetsu hartan kaltegabeko eguzki.
4 Besteek merezia zuten argigabe eta ilunpeen preso egotea,zure seme-alabak—itzaltzen ez den argia, zure legea,munduari eman behar ziotenak—preso eduki baitzituzten.
5 Israeldarren arteko jaioberriak hiltzea erabaki zuten egiptoarrek,eta haur bat bakarrik atera zen onik arriskutik;zigortzeko, haur asko kendu zenizkieneta beraiek ere, denak batera, ur oldartsuetan galdu.