21 Horrela arrazoitzen dute fedegabeek,baina oker dabiltza,gaiztakeriak itsutzen baititu;
22 ez dituzte ezagutzen Jainkoaren asmo ezkutuak,ez dute jainkozaletasunari dagokion saririk espero,ez dute aintzat hartzen biziera akats gabeari dagokion ohorea.
23 Hilezkor izateko egin zuen Jainkoak gizakia,bere izatearen irudira egin zuen;
24 baina deabruaren inbidiaz sartu zen heriotza munduan,eta harenak direnek jasango dute.