4 Denbora joan ahala, gure izena bera ere ahaztu egingo da,inork ere ez ditu gure egintzak gogoratuko;hodeiak baino arrasto gehiago ez du utziko gure bizitzak,eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindakobehe-lainoa bezala desagertuko da.
5 Itzala bezain iheskor da gure bizialdia,eta gure azkena ez dago atzeratzerik;erabakia dago ordua eta ezin dio inork ihes egin.
6 «Beraz, goza gaitezen oraingo ondasunez;goza gaitezen mundu honetaz sugartsu, gaztaroan bezala.
7 Mozkor gaitezen ardorik onenez eta lurrin gozoz,ez daitezela falta udaberriko loreak.
8 Ingura ditzagun buruak arrosa-koroaz,zimel daitezen baino lehen.
9 Ez bedi geldi inor gure orgiatik kanpo,utz dezagun edonon geure alaitasunaren arrastoa;horretarako eskubidea dugu,hori baita gure ondare eta zoria.
10 «Zapal dezagun zintzo bizi den behartsua,ez diezaiogun alargunari errukirik izan,ezta begirunerik ere agurearen ile zuriei.