1 Zintzoen bizitza Jainkoaren esku dago,ez ditu inolako oinazek harrapatuko.
2 Zentzugabeen ustetan, hilda zeuden behin betiko:horiek hemendik irtetea berorien zoritxartzat jo zuten
3 eta guregandik urruntzea erabateko hondamenditzat;baina zintzoak bakean daude egon.
4 Gizakien iritziz, zigorra jasan zuten,baina haiek hilezkortasuna espero zuten bete-betean.
5 Pixka bat zigortuak izan ondoren,sari handia izango dute gero;Jainkoak probatu egin zitueneta beretzat duin aurkitu.
6 Urrea arragoan bezala garbitu zituen,eta erre-oparia bezala onartu.
7 Kontuak hartzeko garaian, distiratsu agertuko dira,lastotan arin zabaltzen den txinparta bezala izango.