4 Gizakien iritziz, zigorra jasan zuten,baina haiek hilezkortasuna espero zuten bete-betean.
5 Pixka bat zigortuak izan ondoren,sari handia izango dute gero;Jainkoak probatu egin zitueneta beretzat duin aurkitu.
6 Urrea arragoan bezala garbitu zituen,eta erre-oparia bezala onartu.
7 Kontuak hartzeko garaian, distiratsu agertuko dira,lastotan arin zabaltzen den txinparta bezala izango.
8 Nazioak gobernatuko dituzte, herriak menderatuko,eta Jauna izango dute errege betiko.
9 Uste ona Jainkoarengan dutenek ulertuko dute egia,haren maitasunari leial zaizkionakberarekin elkarturik jarraituko;izan ere, onginahia eta errukia baititu bere fededunentzateta ardura du bere aukeratuez.
10 Fedegabeek, ordea,beren burutazioek merezitako zigorra izango dute,zintzoa mespretxatu eta Jaunari bizkarra eman baitiote.