8 Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;
9 gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da,adin handia bizitza akats gabea.
10 Jainkoari atsegin izan zitzaion,eta hark maitatu egin zuen;bekatarien artean bizi zenez, Jainkoak eraman egin zuen
11 eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastueta engainuak arima lilura ez ziezaion.
12 Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.
13 Denbora laburrean heldutasunera iritsieta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.
14 Jaunak haren arima atsegin izan zuenez,bizkor atera zuen gaizkiaren erditik.Jendeak ikusi eta ez du ulertzen,ezta konturatu ere honako honetaz: