14 Fedegabearen itxaropenahaizeak daraman hautsaren antzeko da,haize-erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzeko;kea haizetan bezala desagertzen da,gau bateko ostalariaren oroitzapena bezala.
15 Zintzoak betiko bizi dira;Jaunak ematen die beren sariaeta Goi-goikoa arduratzen da beraietaz.
16 Horregatik, Jaunaren eskutik hartuko duteerrege-koroa ohoretsua, diadema ederra;hark bere eskuaz gerizatuko baititu,bere besoaz estaliko, babeskiaz bezala.
17 Bere amorru mendekatzailea hartuko du armatzateta izadiaz baliatuko da etsaia zigortzeko.
18 Justizia jantziko du bularrekotzat, epai zuzena burukotzat,
19 bere santutasun menderaezina ezkututzat;
20 bere sumin gupidagabea erabiliko du ezpata zorroztzat,eta unibertsoa ere berarekin borrokatuko da zentzugabeen aurka.