5 Nola dago, bada, orain Jainkoaren seme-alaben artean,aingeruen ondarean esku hartuz?
6 Geu gara, gu, egiaren bidetik aldendu ginenak;zuzentasunaren argiak ez gintuen argitu,eguzkia ez zen guretzat irten.
7 Aspertu gabe ibili ginen gaiztakeri eta hondamen-bideetan,igaroezineko basamortuan zehar,Jaunaren biderik ezagutu gabe.
8 Zertarako balio izan digu geure harropuzkeriak?Zer onura ekarri digu harrotzeko bide genuen aberastasunak?
9 Itzala bezala desagertu da hori guztia,lasterka doan mezularia bezala;
10 edo itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala:igaro eta arrastorik ez du uzten,ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan;
11 edo airean hegan doan txoria bezala:ez du bere hegaldiaren aztarnarik uzten;bere hegoez zafla-zafla jotzen du aire arinaeta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka,baina ez du igaro den seinalerik uzten;