15 Hara, neuk bilduko ditutiparraldeko leinueta erresuma guztiak.Etorri eta Jerusalemgo ateetankokatuko dira,harresi inguru guztian,eta Judako beste hirien aurrean.Hala diot nik, Jaunak.
16 «Zigortu egingo ditut beren txarkeria guztiengatik, ni baztertuz, jainko arrotzei intsentsua erre baitiete eta beren eskuz eginiko idoloen aurrean ahuspeztu.
17 Zu egon prest aginduko dizudan guztia adieraztera joateko. Ez izan horien beldur; bestela, zeuri sartuko dizut nik horienganako beldurra.
18 Gotorleku egiten zaitut gaur, burdinazko zutabe eta brontzezko hesi, herrialde guztiaren aurka: Judako errege eta buruzagien aurka, apaiz eta herritarren aurka.
19 Kontra egingo dizute guztiek, baina ez zaituzte menderatuko, zeurekin izango bainauzu zu libratzeko. Nik, Jaunak, esana».