9 Orduan, eskuaz ezpainak ukitu eta esan zidan:«Neure hitzak jartzen dizkizutezpainetan;
10 agintea ematen dizut gaurerreinu eta nazio guztien gain,erauzi eta iraultzeko,hondatu eta eraisteko,eraiki eta landatzeko».
11 Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Jeremias?Nik erantzun:—Almendrondo-adarra ikusten dut erneta.
12 Eta Jaunak niri:—Ongi ikusi duzu; bada, halaxe nago ni ere erne neure hitza betetzeko.
13 Jauna mintzatu zitzaidan berriro:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear.
14 Orduan, Jaunak esan zidan:«Iparraldetik sortuko daherrialdeko bizilagun guztiakjoko dituen ezbeharra.
15 Hara, neuk bilduko ditutiparraldeko leinueta erresuma guztiak.Etorri eta Jerusalemgo ateetankokatuko dira,harresi inguru guztian,eta Judako beste hirien aurrean.Hala diot nik, Jaunak.