15 zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.
16 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
17 Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.
18 Honela dio Jaunak:«Begira, oraingo honetanurrutira jaurtiko ditutherrialde honetako bizilagunak.Estu hartuko ditut,ezin izango da inor libratu».
19 Orduan, herriak oihu:«Ai ene, hau hondamena gurea!Sendagaitza gure zauria!Eta gu, gaitz eramangarriaizango zelakoan!
20 Hondatua dago gure oihal-etxola,lokarri guztiak etenda.Seme-alabak kendu dizkigute,ez da bat ere gelditugure etxola jasotzeko,oihalak zabaltzeko.
21 Gure gobernariekburua galdu dute,ez diote Jaunari kontsulta egiten.Horregatik, porrot egiten dute,eta horiek gidaturiko herriasakabanaturik dabil».