1 Jaunak esan zidan: «Zoaz lihozko gerriko bat erostera eta jantzi gerrian, baina ez garbitu uretan».
2 Erosi nuen, bada, gerrikoa, Jaunak esan bezala, eta jantzi.
3 Berriro hitz egin zidan Jaunak:
4 «Hartzazu, erosi eta jantzia duzun gerrikoa. Zoaz Eufrates ibaira eta gorde hango harkaitz-zulo batean».
5 Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.
6 Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».
7 Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.