20 Jaso begiak, Jerusalem!Ikusi etsaia iparraldetik etortzen.Non da nik eman nizun herria,harrotzeko bide zenuen artaldea?
21 Eta zer esango duzu, Jerusalem,adiskidetzat eduki ohi dituzunekberen agintea ezartzeaneta zu menderatzean?Oinaze bizitan aurkituko zara,emakumea erdiminetan bezala.
22 «Zergatik gertatzen zait hau?»galdetuko duzu.Jakin,zeure bekatu kontaezinengatik dela.Horregatik biluztu zaituzteeta indarrez bortxatu!
23 Alda ote dezake beltzakazalaren kolorea?Edo lehoinabarrakbere larru pikardatua?Ezta zuek ere:txarrean ohituak, ezin onik egin.
24 Jaunak dio:«Basamortuko haizeak daramanlastoa bezalasakabanatuko zaituztet.
25 Hori da zure zoria, Israel,nire aldetik merezia duzuna,ni ahaztueta sasijainkoez fidatu zarelako.
26 Nik ere biluztu egingo zaitut,zure lotsariak bistan jarriko.