9 Zergatik zabiltza ezkutukagizon izutuaren antzera,garaipena lortzeko gauza ez dengudaria bezala?Baina ez,zu gure artean zaitugu, Jauna!Zuretzat sagaraturiko herri gara:ez gaitzazula utz zapuzturik!»
10 Honela dio Jaunak herri honi buruz: «Maite du honek harat-honat ibiltzea, ez ditu oinak lotzen. Ez dut gogoko. Gogora dakart honen jokaera gaiztoa, eta zigortu egingo dut bere bekatuengatik».
11 Esan zidan Jaunak: «Ez erregutu herri honen alde.
12 Barau egiten badute ere, ez dut entzungo horien deiadarrik. Erre-opariak eta labore-opariak eskaintzen badituzte ere, ez ditut onartuko, baizik eta gerraz, gosez eta izurriz joko ditut».
13 Erantzun nion: «Ai ene, Jainko Jauna! Baina ez duela ez gerrarik, ez goserik izango ari zaizkio esaten profetak, eta toki honetan egiazko bakea emango diozula».
14 Eta Jaunak erantzun zidan: «Nire izenean gezurra ari dira esaten profetak. Ez dira nik bidaliak; ez diet ezer agindu, ez hitz egin ere. Gezurrezko ikuskari, iragarpen zoro, beraien burutazio huts dira profeta horiek iragartzen dituztenak.
15 Horregatik, hara nik, Jaunak, esan: Nik bidali gabe nire izenean mintzo diren eta herrialde honetan gerrarik eta goserik ez dela izango esaten ari diren profetak, gerraz eta goseak hilko dira.