15 Jauna, zuk dena dakizu;gogora nazazu, ardura zaitez nitaz,mendeka nazazu etsaien lepotik.Luzatzen baduzu, nireak egin du.Kontu eginzuregatik iraintzen nautela.
16 Zure hitzak niregana iristean,irentsi egiten nituen;horiek nituen neure poz,barru-barruko gozamen;zeuretzat sagaratua bainauzu,ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.
17 Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.
18 Zergatik amairik gabeko oinaze hau?Sendaezina da nire gaitza,erremediorik gabea.Nola bihurtu zara niretzatitxura huts den ur engainagarri?
19 Orduan, Jaunak erantzun zidan:«Niregana itzultzen bazara,hartuko zaitut berrironeure zerbitzura.Baliotsu dena baliogabe denetikbereizten baduzu,hitz egingo dut zure bitartezaurrerantzean ere.Herriak itzuli behar du zuregana,ez zuk harengana.
20 Herri honen aurreanbrontzezko hesi txit sendoegingo zaitut;borroka egingo dizute,baina menderatu ez,zeurekin bainauzu ni,libratzeko eta garaipena emateko.Hala diot nik, Jaunak.
21 Libratuko zaitutgaizkileen eskuetatik,askatuko erasotzaileen menpetik».