23 Jaunak dio:«Gertutik bakarrik ikusten duenJainkoa ote naiz?Ez ote naiz, bada,urrutitik ikusteko gauza?
24 Norbait ezkuturik ezkutueneangordeta ere,ez ote dut nik ikusiko?Ez al dakizue, bada,zeru-lurrak betetzen ditudala?Hala diot nik, Jaunak.
25 «Entzun dut nire izenean gezurrak iragartzen dituzten profeta horiek esaten dutena: “Ametsa izan dut, ametsa izan dut”.
26 Noiz arte horrela? Zer dute buruan profeta horiek, gezurra eta beren burutazio hutsalak iragartzeko?
27 Elkarri kontatzen dizkioten ametsez, nire herria nitaz ahaztera bultzatu dute, beraien arbasoek, Baalengana joz, ahaztu ninduten bezala.
28 «Ametsa duen profetakadieraz beza amets bezala;nire hitza hartu duenak, berriz,iragar beza zehatz-mehatz.Ez nahastu lastoa alearekin!
29 Nire hitza sua bezala da,harkaitza txikitzen duenmailua bezala.Hala diot nik, Jaunak.