28 «Ametsa duen profetakadieraz beza amets bezala;nire hitza hartu duenak, berriz,iragar beza zehatz-mehatz.Ez nahastu lastoa alearekin!
29 Nire hitza sua bezala da,harkaitza txikitzen duenmailua bezala.Hala diot nik, Jaunak.
30 «Horregatik, hona hemen ni, nire hitzak elkarri lapurtzen dizkioten profeten kontra. Hala diot nik, Jaunak.
31 Hona hemen ni, mihiari eragin eta iragarpenak botatzen diharduten profeten kontra.
32 Hona hemen ni, gezurrezko ametsen zale diren profeten kontra; ametsak kontatuz, desbideratu egiten dute nire herria beren gezur eta neurrigabekeriez. Ez ditut nik bidali, ez diet nik ezer agindu. Horregatik, ez diote inolako onik egiten herri honi. Nik, Jaunak, esana».
33 Jaunak esan zion Jeremiasi: «Jendeak edo profeta nahiz apaizen batek, “Jaunaren mezua (zama)” zein den galdetzen badizu, erantzun honela: “Zeuek zarete zama, eta Jaunak jaurti egingo zaituzte”.
34 Eta apaiz edo profeta nahiz herrikoren batek “Jaunaren mezua (zama)” esaten badu, zigortu egingo ditut bera eta bere etxekoak.