3 Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko.
4 Ongi zainduko dituzten artzainak ezarriko dizkiet, inoiz ere beldur eta izu ez daitezen eta bat ere gal ez dadin. Nik, Jaunak, esana».
5 Jaunak dio:«Begira, badator garaia,Davidi legezko ondorengoaernearaziko diodana.Zentzuz gobernatuko duenerregea izango da,eta zuzenbidea eta justiziaezarriko ditu herrialdean.
6 Haren erregealdianJuda salbatua izango da,Israel seguru biziko.“Jauna gure salbamena”emango diote izen».
7 Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;
8 baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera eta beraien lurraldera bizitzera ekarri dituena!”»
9 Profetei buruz.Lehertzen daukat bihotza barnean,hezurretaraino dagit dardara.Mozkor baten antzera sentitzen naiz,ardoak menderatutakoaren antzera,Jaunarengatiketa beronen hitz santuarengatik.