33 Jaunak esan zion Jeremiasi: «Jendeak edo profeta nahiz apaizen batek, “Jaunaren mezua (zama)” zein den galdetzen badizu, erantzun honela: “Zeuek zarete zama, eta Jaunak jaurti egingo zaituzte”.
34 Eta apaiz edo profeta nahiz herrikoren batek “Jaunaren mezua (zama)” esaten badu, zigortu egingo ditut bera eta bere etxekoak.
35 Zeuen artean hitz egitean, esan honela elkarri: “Zer erantzun du Jaunak? Zer iragarri?”
36 Ez aipatu berriro “Jaunaren mezua (zama)”; bestela, hitz horiek izango dira zama, erabiltzen dituenarentzat. Izan ere, aldrebes ulertu dituzue zuek Jainko bizi, Jaun ahalguztidun eta Israelgo Jainkoaren hitzak.
37 «Honela esango diozu profetari: “Zer erantzun dizu Jaunak? Zer iragarri?”
38 Baina, aipatzea debekatu nizuen “Jaunaren mezua (zama)” esaka jarraitzen baduzue,
39 hara nik esan: Zama bezala jaso eta neuregandik urrun jaurtiko zaituztet zuek eta zuen gurasoei eman nien hiria.