24-25 Jaun ahalguztidunak, Israelgo Jainkoak, mezua zuzendu zion Jeremiasi Nehlamgo Xemaiasentzat. Honek gutun bat bidalia zien Jerusalemen gelditutako jendeari, Maaseiasen seme Sofonias apaizari eta beste apaiz guztiei. Honela idazten zion Sofoniasi:
26 «Jaunak apaiz izendatu zaitu Joiadaren ordez, eta zeu zara orain tenpluko arduradun nagusi. Zeuri dagokizu, bada, ahoberoren bat profetagintzan hasten bada, zepoan eta katez loturik ezartzea.
27 Zergatik ez dituzu, beraz, neurriak hartu Anatoteko Jeremiasen kontra, zuen aurrean profetagintzan aritu delarik?
28 Gutun bat ere bidali digu Babiloniara, esanez: “Luzarorako da erbestealdia! Beraz, eraiki etxeak eta bizi berorietan, egin baratzeak eta jan bertako fruituak”».
29 Sofonias apaizak Jeremias profetari irakurri zion gutuna.
30 Orduan, honela esan zion Jaunak Jeremiasi:
31 «Bidali erbesteratu guztiei Nehlamgo Xemaiasi buruzko nire mezu hau: Nik bidalia izan gabe, nire izenean hitz egin eta gezurrezko konfiantza ematen dizuenez gero,