12 Zoaz, bada, eta hots egin mezu hau iparraldekoei:«Itzul niregana,Israel fedegabe hori!Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik,errukibera bainaiz;nire haserrea ez da betiko.Hala diot nik, Jaunak.
13 Baina aitortu zeure errua,Jainko Jaunaren aurkajaiki baitzara.Atzerritarren jainkoeieman diezu zeure buruazuhaitz handi guztien azpian,eta ez duzu nire mintzorik entzun.Nik, Jaunak, esana».
14 Jaunak dio: «Itzuli niregana, herri fedegabe hori, neu bakarrik nauzu zeure nagusia eta. Banan-banan bilduko zaituztet hiri eta familia bakoitzetik eta Sion mendira eramango.
15 Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.
16 Orduan, lurraldean hazi eta ugarituko zaretenean, ez da gehiago aipatuko Jaunaren itun-kutxarik; ez du inork hartan pentsatuko, ezta oroituko ere; ez duzue berririk egingo, ez baituzue haren beharrik izango.
17 Garai hartan, “Jaunaren tronua” deituko diote Jerusalemi. Nazio guztiak bilduko dira Jerusalemen ni, Jauna, ohoratzeko, eta ez die gehiago beren joera gaiztoei setati jarraituko.
18 Garai hartan, Judakoak Israelgoekin bilduko dira. Batera itzuliko dira iparraldetik, atzerriraturik dauden lekutik, beraien arbasoei ondaretzat eman nien lurraldera.