13 Ez da inor zutaz arduratzen denik,ez dago zure zaurientzatsendabiderik.
14 Ahaztu egin zaituzte adiskideek,ez dira zutaz axola.Etsai batek bezala jo zaitut,gogor zigortu,zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatik.
15 Zertan egin garrasizeure hondamenagatik?Zure oinazeak erremediorik ez!Zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatikegin dizut hori.
16 Baina zu irensten zaituztenakirentsiak izango dira,zure etsai guzti-guztiakerbestera joango;zu lapurtzen zaituztenaklapurtuak izango dira,eta larrutzen zaituztenaklarrutuak izango.
17 Izen hau eman zizuten:“Sion, hiri zapuztua,inori axola ez zaiona”;baina nik osasuna emango dizut,zauriak sendatuko.Nik, Jaunak, esana».
18 Hau dio Jaunak:«Jakoben herriaren zoriaaldatuko dut,errukitu egingo naiz herrialdeaz;oraingo hondakinen gaineanbirreraikiko da hiria,zegoen tokian jasoko jauregia.
19 Gorespen-kantakaltxatuko dira handik,pozezko oihuak;ugaldu egingo ditut,eta ez dira gutxituko,ohoratu egingo,eta ez dituzte gutxietsiko.