2 Honela dio Jaunak:«Basamortuan azaldu diotneure onginahiaheriotzatik ihes egin duen herriari:bere atseden-bidean da Israel.
3 Urrutitik agertu natzaioeta esan diot:Maite zaitut, betidanik maite,horregatik natzaizu etengabe leial.
4 Berriro eraikiko zaitut,eta sendo iraungo duzu,Israel neskatxa eder.Danbolina eskuanaterako zara berrirofestazaleekin dantzara.
5 Landatuko dituzu berriro mahastiakSamariako mendietan;landatu dituztenakgozatuko dira fruituez.
6 Bai, badator eguna,Efraimgo mendialdeanzaintzaileek oihu egingo dutena:“Ea, igo gaitezen Sionera,goazen Jaunarengana,geure Jainkoarengana”».
7 Honela dio Jaunak:«Kanta pozezJakoben herriarengatik,egin irrintzinazioen buru denarengatik!Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:“Salbatu du Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak”.
8 Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik bilduko.Jendetza izugarria itzuliko da:itsuak eta herrenak ere bai,haurduneta haurra izan berriekin batera.