20 «Hain seme kutun da Efraim niretzat,hain ume atsegingarri!Hainbeste zeresaneman didan arren,ezin dut inola ere burutik kendu;dardaraz dago nire barrua,harenganako errukiz gainezka.Hala diot nik, Jaunak.
21 «Ipini seinaleak bide-erakusgarri,begira ongi nondik zoazen:itzuli, Israel neskatxa eder,itzuli zeure hirietara.
22 Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».
23 Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”
24 «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.
25 Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».
26 Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.