27 Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.
28 Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.
29 Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.
30 Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».
31 Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.
32 Itun hau ez da izango, Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean, beraien arbasoekin egin nuena bezalakoa. Haiek bai, hautsi egin zuten nire ituna, baina nik mantendu. Hala diot nik, Jaunak.
33 Hona hemen etorkizunean Israelekin egingo dudan ituna: Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko; ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Hala diot nik, Jaunak.