1 Babiloniako errege Nabukodonosor eta bere gudarostea —bere agintepean zeuzkan erreinu eta herri guztietako jendez osaturiko gudarostea— Jerusalemi eta inguruko hiriei erasotzen ari zirelarik, Jaunak berriro hitz egin zion Jeremiasi.
2 Jaunak, Israelen Jainkoak, Judako errege Sedekiasi bere mezua adieraztera bidali zuen Jeremias: «Honela dio Jaunak: Hara, hiri hau Babiloniako erregearen esku uzten dut, erre dezan.
3 Zeu ere ez zara libratuko; harrapatu egingo zaituzte eta menderatzailearen eskuetara emango: Babiloniako erregearekin aurrez aurre topo egin beharko duzu. Gero, Babiloniara eramango zaituzte.
4 Halere, entzun, Sedekias, Judako errege horrek, Jaunak esaten dizun hau ere: Ez zara bortxaz hilko.
5 Bakean hilko zara, intsentsua erreko dute zure ohorez, zure aurreko erregeen hiletetan egin ohi zen bezala. Hileta joko dizute, esanez: “Ai gure Jauna!” Nik, Jaunak, esana».