16 Hitz haiek entzutean, izuak jota, esan zioten elkarri:—Hau guztia erregeari adierazi beharra dugu derrigorrez.
17 Gero, Baruki esan zioten:—Esaguzu nola idatzi duzun hori guztia.
18 Barukek erantzun zien:—Jeremiasek berak esan dizkit banan-banan hitz guztiok eta nik liburuan idatzi ditut tintaz.
19 Orduan, funtzionarioek esan zioten:—Zoaz eta ezkutatu Jeremias eta biok, eta ez dezala jakin inork ere non zaudeten.
20 Goi-funtzionarioak, liburua Elixama idazkariaren gelan utzirik, jauregira joan ziren erregeari arazoaren berri ematera.
21 Erregeak Jehudi bidali zuen Elixamaren gelatik liburua ekartzera. Jehudik liburua ekarri eta irakurri egin zuen erregearen eta inguruan zituen funtzionarioen aurrean.
22 Negua zen, bederatzigarren hila, eta erregea neguko gelan zegoen eserita, su-ontzia pizturik aurrean zuela.