1 Jeremiasek oharpen guztiok adierazi zizkion herriari, Jaunaren, bere Jainkoaren, aginduz. Hitzaldia bukatzean,
2 Hoxaiasen seme Azariasek, Kareahen seme Johananek eta hango beste gizonek, harropuztuta, esan zioten: «Gezurra diozu! Jaunak, gure Jainkoak, ez dizu esan gu Egiptora bizitzera ez joateko.
3 Neriasen seme Barukek zirikatu zaitu gure kontra: babiloniarren esku jarri nahi gaitu, hil edo Babiloniara gatibu eraman gaitzaten».
4 Hala, ez Kareahen seme Johananek, ez gudalburuek, ez beste inork, ez zioten Jaunari aditu, eta ez ziren gelditu Juda lurraldean.