4 Hala, ez Kareahen seme Johananek, ez gudalburuek, ez beste inork, ez zioten Jaunari aditu, eta ez ziren gelditu Juda lurraldean.
5 Ostera, Kareahen seme Johananek eta gudalburuek bildu egin zituzten Judan bizirik gelditutako guztiak, hau da, inguruko herrietara ihes egin eta ondoren Judara itzuli zirenak:
6 gizonak, emakumeak, haurrak, erregearen alabak eta Nebuzaradan guardiaburuak Ahikamen seme eta Xafanen biloba Gedaliasi utzitako denak; baita Jeremias profeta eta Neriasen seme Baruk ere.
7 Eta, Jaunaren esanari jaramonik egin gabe, Egiptora joan eta Tafnes hiriraino iritsi ziren.
8 Tafnesen zegoela, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi:
9 «Hartu harritzar batzuk eta sartu faraoiaren Tafnesko jauregi aurrean dagoen buztinezko zoruan; egin hori judatarren aurrean,
10 eta eman mezu hau: “Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Babiloniako errege Nabukodonosor neure zerbitzaria ekarraraziko dut, eta Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.