5 «Baina, zer ikusten dut?Lur jota daude, atzera dagite!Gudari ausartak birrinduta,ihesi doaz zalapartaka,atzera begiratu gabe.Izu-ikara edonon!Hala diot nik, Jaunak.
6 Azkarrenak ere ezin ihes egin,adoretsuena ere libratu ezin;han iparraldean, Eufrates ondoan,estropezu egin eta erori dira.
7 «Nor da Nilo bezala hazten den hori,ibai oldartsuen antzeraharrotzen den hori?
8 Egipto da: Nilo bezala handitzen da,ibai oldartsuen antzera harrotzen.Honela dio bere baitan:“Handitu egingo naiz,lurra urperatueta hiriak eta hiritarrakhondatuko”.
9 «Aurrera, zaldiok!Oldartu, guda-gurdiok!Eraso, gudariok!Etiopia eta Puteko gudariok,eskura babeskiak!Ludeko gerlariok,tenkatu uztaiak!
10 Jaun ahalguztidunak espero zuenmendeku-eguna da,etsaien lepotikmendekatzeko eguna.Ezpatak ase arte jango duhaien haragia,mozkortu arte edango haien odola.A zer nolako opari-otorduaJaun ahalguztidunarentzat,iparraldean, Eufrates ondoan!
11 «Igo Galaadera, sendabelar bila,Egiptoko herri!Alferrik dituzu sendabide guztiak:zuretzat ez dago erremediorik.