4 Orduan, pentsatu nuen:Jakina, jende arrunta da,buru gutxikoa;ez dute ezagutzen Jaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.
5 Jo dezadan handikiengana,beraiei hitz egiteko;haiek bai ezagutuko dutelaJaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.Baina era berean hautsi dute denekJaunaren uztarria,eten harekiko lokarriak.
6 Horregatik,basoko lehoiek zaurituko dituzte,basamortuko otsoek txikituko;lehoinabarrak zelatan daudehaien hiri inguruan,handik irteten diren guztiaksarraskitzeko.Izan ere,asko baitira haien errebeldiak,izugarri larriak haien desleialkeriak.
7 Jaunak dio:«Horiek horrela, nola barkatu zuri?Zure seme-alabek zapuztu egin naute,sasijainkoen izenean egiten dute zin;nik ase nitueneta haiek adulterio egin dute,emagalduen etxerazalapartan joanez.
8 Zaldi guri eta beroen antzeko dira,nor bere lagun hurkoaren emazteariirrintziz deika.
9 Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?
10 Sar bedi etsaia mahastianeta hondatu,baina erabat deuseztatu ez!Erauz bitza mahats-aihenak,ez baitira nireak!