38 Gerra ibaiei: lehor bitez!Idoloen herrialdea baita Babilonia,irudi izugarri horiek liluratua.
39 Horregatik,basapiztien gordeleku izango da,txakalen eta ostruken bizileku.Gizakirik ez da han sekula biziko,bizilagunik gabe geldituko damendez mende.
40 Sodoma, Gomorraeta inguruko hiriakJaunak erraustu zituenean bezala,ez da han aurrerantzeangizakirik biziko.Hala diot nik, Jaunak.
41 «Begira, herri bat dator iparraldetik,nazio handi bat eta errege askoabiatu diramunduaren azken muturretik.
42 Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka, Babilonia hiri eder.
43 Babiloniako erregea,horren berri jakitean,indarge dago, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.
44 «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut babiloniarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarrikohan gobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?