14 Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.
15 Lotsatu egin behar luketeberen egintza higuingarriengatik;baina ez dira batere lotsatzen,ez dakite lotsa denik ere.Horregatik, erori egingo dira,besteak bezalaxe,lur joko dute nire zigorraldian.Nik, Jaunak, esana».
16 Honela diotso Jaunak bere herriari:«Geldi zaitezte bidean,aztertu,galdegin antzinako jokabideaz,biderik onena zein den jakiteko;jo bertatik,eta aurkituko duzue atsedena.Zuek, ordea,“Ez dugu jarraitu nahi”erantzuten duzue.
17 Zaintzaileak ere jarri nizkizuen,esanez:“Egon adi turutaren hotsari!”Baina zuek erantzun:“Bost axola guri!”
18 Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Entzun, herriok,jakin zuk ere,Israelgo elkarte horrek,zer gertatuko zaizun.
19 Entzun, mundu guztiak:Zoritxarra dakart herri honetara,beronen burubide gaiztoenondorioz,ez baitituzte nire hitzakaintzat hartu,nire legea mespretxatu egin dute.
20 Zertarako dut nikSabako intsentsua,zertarako urrutiko lurraldeetakokanabera usaintsua?Ez ditut atsegin zuen erre-opariak,ez ditut gogoko zuen sakrifizioak.