20 Zertarako dut nikSabako intsentsua,zertarako urrutiko lurraldeetakokanabera usaintsua?Ez ditut atsegin zuen erre-opariak,ez ditut gogoko zuen sakrifizioak.
21 Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Oztopoak jarriko dizkiotherri honi,estropezu egin dezan.Gurasoak eta seme-alabak,lagunak eta auzokoak,denak hilko dira».
22 Honela dio Jaunak:«Begira, herri bat datoriparraldetik,nazio handi bat abiatu damunduaren azken muturretik.
23 Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka,Sion hiri eder».
24 Jerusalemen jendeak dio:«Horren berri jakitean,indarge gaude, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.
25 Ez irten landara,ez ibili bideetan!Hor dago etsaia armaturik,nonahi beldurra nagusi!»
26 Jerusalem, estali dolu-jantziz,irauli hautsetan,egin dolu seme bakarrarenheriotzakoan bezala,egin negar saminki,bat-batean etorriko baitahondatzailea zure gainera.