8 Zentza zaitez, Jerusalem,zuregandik urrun ez nadin,basamortueta bizilagunik gabeko lurraldebihur ez zaitzadan».
9 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Bildu bizirik gelditutakoisraeldarrak,bat bera utzi gabe,biltzaileekmahats-mordoak bezala».
10 Orduan, esan nuen:«Nori hitz egingo diot?Norengana jo, entzun diezadan?Sorgortuta daude,ez dira entzuteko gauza.
11 Baina ni ere Jaunaren suminazbetea nago,ezin diot gehiago eutsi».Jaunak esan zidan:«Isuri sumina kaleetanumeen eta gazteen gain.Senar eta emazteak,zahar eta agureak,denak eramango dituzte.
12 Haien etxe, alor eta emazteakarrotzen eskuetara aldatuko dira.Bai, herrialde honetakojendearen aurkaluzatuko dut eskua.Hala diot nik, Jaunak.
13 Denak, txiki eta handi,irabazi-gose dira,apaizak eta profetakfaltsukeriari emanak.
14 Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.