24 Baina ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta beren asmo eta joera gaiztoei setati jarraitu zieten. Niregana hurbildu ordez, bizkarra eman zidaten.
25 Zuen arbasoak Egiptotik irten zirenetik gaurdaino, profetak, neure zerbitzariak, bidali dizkizuet etengabe, bata bestearen ondoren.
26 Baina ez didazue aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta zuen gurasoak baino burugogorrago izan zarete.
27 Zuk, Jeremias, esan hitz hauek guztiak, baina ez dizute jaramonik egingo; hots egin, baina ez dizute erantzungo.
28 Orduan, hau esango diezu: “Hona hemen Jaunaren, bere Jainkoaren, mintzoa aditu nahi ez duen herria, zentzabiderik hartu nahi ez duena. Galdua da leialtasuna, ez da beraren aipamenik ere egiten”».
29 Jerusalem,moztu zeure ile-mototsa eta bota!Abestu negar-kanta muinoetan!Jaunak mespretxatuaeta baztertua baitubera suminarazi duen jende hau.
30 Honela dio Jaunak: «Nik gaitzesten dudana egin du Judako herriak: bere idolo higuingarriak jarri ditu niri sagaraturiko etxean, berau profanatuz.