6 Adi-adi entzun diet,baina ez dira hitzeko jendea,ez da inorbere gaiztakeriaz damutzen,bere hutsegiteak aitortuz.Denak beren bidean zuzen aurrera,ziztu bizian borrokaraoldartzen den zaldia bezala.
7 Zikoinak ereantzematen dio zeruari,lekuz noiz aldatu jakiteko;usapalak, enarak eta kurriloakbadakite noiz itzuli.Nire herriak, ordea,ez du nik, Jaunak,agindua ezagutzen.
8 Nolatan esan dezakezuejakintsu zaretela,zeuekin duzuela Jaunaren legea?Zeuen lege-maisuen luma gezurtiakfaltsu bihurtu du lege hori!
9 Lotsaturik geldituko dirajakintsuak,eraitsiak eta preso hartuak izango.Non da horien jakinduria,Jaunaren hitzamespretxatu dutelarik?
10 Beraz, horien emazteakarrotzei emango dizkiet,horien soro-landak menderatzaileei.Denak, txiki eta handi,irabazi-gose dira;apaizak eta profetakfaltsukeriari emanak.
11 Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.
12 Lotsatu egin behar luketeberen egintza higuingarriengatik;baina ez dira batere lotsatzen,ez dakite lotsa denik ere.Horregatik, erori egingo dira,besteak bezalaxe,lur joko dute nire zigorraldian.Nik, Jaunak, esana».