13 Aitzitik, beren joera gaiztoen ondoren, gurasoengandik hartutako Baalen ondoren, ibili dira.
14 Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko.
15 Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».
16 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!Aurkitu trebeenak, eta betoz!»
17 Bai, datozela bizkor,abes dezatela erosta guregatik!Urtu bitez gure begiak malkoz,gerta bitez blai betazalak negarrez!
18 Erosta-kantua dator Siondik:«Ai ene, galduak gara!Hau lotsa gurea!Geure lurraldea utzi egin behar,geure etxetik botatzen gaituzte!»
19 Entzun, emakumeok,Jaunaren mintzoa,entzun arretaz haren hitzak.Irakatsi alabei erosta,auzokoei negar-kanta: