1 «Babiloniako errege Nabukodonosorrek bere herrialdera eramango zaituzte Jainkoaren kontra egin dituzuen bekatuengatik.
2 Babiloniara iritsirik, urte asko egin beharko duzue han, denboraldi luzea, zazpi belaunaldi bete arte; ondoren, bakean aterako zaituzte handik Jainkoak.
3 Babilonian, zilar, urre eta zurezko jainkoak bizkarrean prozesioan eramaten ikusiko dituzue; irudi horiek beldurra ematen diete jentilei.
4 Zuek kontuz ibili! Ez jokatu atzerritarrek bezala, ez dadila jainko horien beldurra zuetaz jabetu.
5 Jendetza gurtza emateko berorien inguruan pilatzen dela ikustean, esan zeuen baitan: “Zuri bakarrik, Jauna, zor zaizu gurtza!”
6 Zuekin dago Jainkoaren aingerua eta bera arduratuko da zuetaz.