22 «Horregatik jakingo duzue ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!
23 «Apaintzeko, urrez estaliak daude idoloak; baina urreari herdoila ez badiote kentzen, ez dute distiratzen. Urtu zituztenean ere, ez zuten ezer sentitu.
24 Kosta ahala kosta erosten dituzte, bizi-arnasarik ez izan arren.
25 Oinik ere ez dutelako, bizkarrean eraman behar izaten dituzte, guztiei erakutsiz zein mespretxagarri diren; hori dela eta, gurtzaileak berak ere lotsatu egiten dira.
26 Izan ere, inoiz lurrera erortzen badira, ezin jaiki dira beren kasa; zutik jartzen badituzte, ezin egin zirkinik; etzanik badaude, ezin zutitu beren kasa. Horiei opariak eskaintzea, hildakoei eskaintzea bezala da.
27 Sakrifizioetako oparigaiak saldu egiten dituzte apaizek beren irabazirako; emazteek, berriz, oparigaien zati bat gazitu egiten dute gordetzeko, behartsuei eta gaixoei ezer banatu gabe.
28 Oparigaiok haur egin berri diren nahiz hilerokoarekin kutsatuta dauden emakumeek ere ukitu ohi dituzte.«Beraz, jainko ez direla jakinik, ez izan horien beldur!