45 «Idoloak artisauek eta zilarginek landuak dira; ez dira, beraz, beraien egileek izatea nahi dutena besterik.
46 Egileak berak ere luzaro bizi ez badira,
47 beraiek egindakoak nola izan jainko? Gezurra eta iraina uzten dizkiete ondorengoei.
48 Gerra edo beste zoritxarren bat sortzean, apaizek elkarrekin erabakitzen dute beren idoloekin non ezkutatu.
49 Nola ez konturatu ez direla jainko, beren burua gerratik eta zoritxarretik libratzeko gauza ez badira?
50 Urrez eta zilarrez estaliriko egur-puska baizik ez dira. Egunen batean jakingo da gezur huts direla. Garbi geldituko da herri eta errege guztientzat ez direla jainko, gizakien eskulan baizik.
51 Nork ez ikusi, bada, ez direla jainko?