54 Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko jainko horien jauretxeak su hartzen badu, apaizek ihesari emango diote salbatzeko; idoloak, berriz, habeak bezala erre egingo bertan.
55 Ezin diote aurre egin, ez erregeari, ez etsaiei.
56 Nola, bada, onartu edo sinetsi jainko direla?«Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak ezin dira lapur eta gaiztaginengandik libratu.
57 Berak baino indartsuagoak dira lapurrak: urrea, zilarra eta jantziak harrapaturik, alde egiten dute, eta idoloek ezin ezer egin beren buruak babesteko.
58 Gezurrezko jainko horiek baino hobea da bere adorea erakusten duen erregea edo jabeari lagungarri zaion etxeko tresna erabilgarri bat; hobe gezurrezko jainkoak baino etxe barruko guztia babesten duen atea edo jauregiko zurezko habea.
59 «Eguzki, ilargi eta izarrek distira egiten dute eta esaneko dira eman zaien eginkizuna betetzen.
60 Oinaztarria, argi egitean, nabarmen ikusten da; haizeak inguru guztian jotzen du;