8 Apaingarriak maite dituzten neskatxentzat bezala, urrea hartu
9 eta beren jainkoentzat koroak egiten dituzte. Batzuetan, apaizek beren jainkoei urrea eta zilarra kendu eta beren probetxurako erabiltzen dituzte; emagaldu sakratuei ematera ere ausartzen dira.
10 Urre, zilar eta zurez egindako idoloak jantziz apaintzen dituzte, gizakiak bailiran;
11 baina ez dakite beren buruak pipitik eta herdoiletik zaintzen. Purpurazko jantziak daramatzate idolo horiek,
12 baina aurpegia garbitu beharra izaten dute, hautsez betetzen baitira jauretxean.
13 Bada haien artean, eskualdeko gobernariak bezala, eskuan aginte-makila duenik; baina norbaitek iraintzen badu, ez da gauza erruduna hiltzeko.
14 Bada ezpata eta aizkora eskuan dituenik, baina ez da gauza bere burua gerratik eta lapurrengandik babesteko.«Hor ageri da ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!