11 Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira!
12 Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu!Orduan, alde egin zuen Satanek.
13 Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.
14 Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion:—Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.
15 Sabeo-talde batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
16 Artean hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zion:—Tximista sartu da eta ardiak eta artzainak kiskali ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
17 Hark amaitu baino lehen, beste batek iritsi eta esan zuen:—Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluengana oldartu eta eraman egin dituzte, eta morroiak sarraskitu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.