7 Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean,lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;
8 ura hodeietan pilatueta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;
9 ilargi betearen aurpegia iluntzen du,haren gain bere hodeia hedatuz;
10 zirkulua ezarri du itsas mugan,argia eta iluntasuna bereizteko.
11 Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira,zeruko zutabeak dardarka hasten.
12 Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen;
13 hark putz egin eta zerua garbi uzten du,haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen.