15 Izu-ikarak menpean hartzen nau,haizea bezala desagertzen nire duintasuna,hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.
16 Orain, biziak ihes egiten dit,estu eta larri bizi naiz atsekabez.
17 Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,etengabeko oinazeak izaten ditut.
18 Nire larruazala erabat desitxuratua dago,gaitzez estalia tunikaz bezala.
19 Lokatzetan murgildua nago,hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.
20 «Nik deiadar egineta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.
21 Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.